Sekulako errespetu falta iruditzen zaiola azaldu du Alfredo Etxeberriak, eta pintadak salatu ditu. “Onartezina da herriko ondarean, monumentuetan, pintadak margotuz egiten duten kaltea. Pankartak kendu daitezke baina pintadak ez”. Honakoa ez dela lehen aldia izan aipatu du, gainera, eta San Bartolome jaietan Maalako elizan eta Musika Eskolan agertu ziren pintadak gogora ekarri ditu.
“Badakigu Bilduko zinegotziak egon zirela Ainara Ladronen harrera ekitaldian, eta ez ziren gai izan horrelako ekintzak eta jarrerak ekiditeko. Etxekoak kontrolpean izaten asmatzen ez badugu…”, adierazi du alkateak, eta horrelakoak berriz gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu du. “Ez diogu inori gauzak antolatzeko eskubiderik kendu nahi, baina zerbait gaizki egiten denean, erantzuleek arduren kargu egin behar dute”.

Herria garbitzen 20.000 inguru gastatzen dituela Udalak urtean azaldu du udal agintari nagusiak. Gaur goizean garbitu dute Plaza Handiko frontoian egin zuten pintada.
Azkenik, Bildu koalizioak Arnaldo Otegiren aldeko pankarta bat udaletxeko balkoian jartzeko eskatu dutela azaldu du Etxeberriak, eta, Udalak “borondate onez” eta “Udaleko ordezkarien gehiengoak” Otegi aske lagatzeko eskaerarekin bat egiten duelako, pankarta jartzea baimendu du, “sekula egin ez denean”, eta, aldiz, Ezker Abertzalearen ingurukoek pintada batekin erantzun dutela nabarmendu du.