elgoibarren.net-ek Greba Orokorrarekin bat egingo du

elgoibarren.net 2012ko mar. 28a, 20:17

Elgoibarko Izarra kultur elkarteko langileen batzarrak bat egin du martxoaren 29ko greba deiarekin.  Hortaz, grebak Elgoibarren eta Mendaron duen erantzunari jarraipena egingo diogun arren, greba eguna amaitu arte ez dugu ezer zintzilikatuko gure webgunean. Facebook eta Twitterren ditugun kontuetan jaraitu ahal izango dituzue lan erreformaren aurka deitu duten grebaren inguruko albisteak.