Guasseko aparkalekuaren funtzionamendua salatu du Bilduk

elgoibarren.net 2012ko mar. 30a, 14:50

 
Udala Guasseko aparkalekuaren gainean egindako gestioa salatu, eta bestelako kudeaketa modu bat proposatu du Bilduk. Besteak beste, gordetako leku pribatuen kostua herritar denen artean ordaintzen ari direla salatu dute. (bideoa dauka)



26 leku gorde dituzte oraingoz.

Guasseko aparkalekua ordainpeko moduan jarri zuen Udalak, baina ez zuen erabilerarik izan, eta hortaz, aparkaleku batzuk erabiltzaile pribatuek alokatzeko aukera eskaini zuen, hilean 25 euroren truke. Guztira 50 bat aparkaleku daude eta horietatik 26 leku gorde dituzte oraingoz ostalari enpresa biren, auto enpresa baten eta partikular biren artean. Bilduk jakinarazitakoaren arabera, 4.500 euroko alokairua ordaintzen du Udalak hilean lurzoru horrengatik, eta hortaz, aparkaleku bakoitzaren truke erabiltzaile pribatuek ordaindutako 25 euroek ez dute lurzoruaren kostua ordaintzen. Hori horrela, gordetako leku pribatuen kostua herritar denen artean ordaintzen ari direla salatu du Biduk, eta proposatu dute libre geratu diren aparkalekuentzat erabili dadila Plaza txikian edo Pedro Muguruzan erabiltzen den ordu eta erdiko doako sistema. "Horrela, erreserbatutako lekua dutenek lekua seguru izango dute, baina gainerako herritarrok ere zerbitzu honen onurak izango ditugu", adierazi dute.
 Salaketa egiteko erabili duten bideoa eta informazio guztia www.bildu.info/elgoibar orrian irakurri daiteke.
•Bilduk egin duen bideoa:
{youtube}WHQyVe8BTg8&feature=player_embedded{/youtube}