Haragi gisatu pintxoak dastatzeko aukera izango da zapatuko ferian

elgoibarren.net 2012ko mar. 30a, 15:37

 
Hil bakoitzeko azken zapatuan egiten den nekazaritza eta abeltzaintza feria egingo dute, beste behin ere, zapatu honetan (martxoak 31), herriko erdigunean. Motorzaleen elkarteak haragi gisatu pintxoak banatuko ditu.

 

 Bertako baserritarren produktuak erosi ahal izango dituzte herritarrek 9:00etatik 14:00etara, Kalebarren plazan (Nafarroa plaza). Horretaz gain, haragi gisatu pintxoak dastatu ahal izango dituzte motorzaleen elkarteak Kalebarren plazan jarriko duen txosnan (10:00etatik aurrera). Era berean, ganadu erakusketa ikusgai izango da Aita Agirre plazan (eguerditik aurrera).
 Feria eguna girotzeko, Kale kantarien kalejira izango da. Kalebarren plazan hasiko dira eguerdiko 12etatan.