Orioko mendi lasterketan 291 lagun ailegatu ziren Orioko Ikastolako helmugara. Eta helmugan lehena Ionut Ailin gasteiztarra izan zen 1:28:55eko denborarekin. Lehen emakumea, berriz, Ana Conde gasteiztarra izan zen 1:48:42an eginaz ibilbidea, bigarren postuan Maite Maiora sailkatu zen 1:53:15eko denborarekin eta hirugarren postuan Montserrat Vazquez bilbotarra (1:56:30).
- Informazio osoagoa: karkara.com
•Durangoko duatloiko eta Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdiko emaitzak
Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdi entzutetsua eta Durangoko duatloia jokatu dira, joan den asteburuan, eta bietan izan dira elgoibartarrak lehian. Lehenengoan, beroari aurre eginez, bederatzi elgoibartarrek amaitu zuten Azkoitia eta Azpeitia artean jokatutako proba. Emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan korrikalari afrikarrak izan zien jaun eta jabe.
Mugarra triatloi taldeak antolatutako Durangoko distantzia motzeko duatloian, bestalde, Endika Garzia izan zen azkarrena.
- Urgazi triatloi taldearen blogean ikus ditzakezue elgoibartarren emaitzak: Durangoko duatloian eta Azkoitia Azpeitia maratoi erdian.