Elgoibarko XI. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatu da, joan den asteburuan, Herriko Antzokian. Guztira 72 dantzari igo dira oholtza gainera, tartean 11 elgoibartar.
Mutilen txanda izan zen zapatuan eta Ibarrako Aimar Odriozola izan zen dantzaririk onena epaimahaikideen iritziz. Beñat Salegi errenteriarra eta Aritz Olarte oiartzuarra sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan. Elgoibartarrei dagokionez, Eñeko Gonzalezek (6. postua) eta Julen Gillok (10. postua) ezin izan zuten Aitor Asenjok azken bi urteetan lortutako garaipena errepikatu.
B Saileko neskak, 11 eta 15 urte artekoak, ere zapatuan lehiatu ziren. Horien artean, Alaitz Egaña elgoibartarrak lortu zituen puntu gehien, eta, hortaz, lehen postua. Oihane Ayestaran (Billabona) eta Naroa del Rio (Oiartzun) sailkatu ziren elgoibartarraren atzetik. Maila honetan Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskola ordezkatu zuten gainerako hiru dantzariak honakoak izan ziren: Ixone Juaristi (5. postua), Maialen Loiola (9. postua) eta Saioa Marcos (11. postua).
Domekan, A Saileko (7-11 urte) neskak lehiatu ziren lehenbizi. Horietan Nerea Sasiain elgoibartarra izan zen onena, Katerin Artola (Oiartzun) eta Idoia Narbaiza (Legazpia) dantzarien aurretik. Amaia Astigarraga elgoibartarrak bostgarren postua lortu zen eta hamargarren postua Miriam Ferreirok.
Domekan, A Saileko (7-11 urte) neskak lehiatu ziren lehenbizi. Horietan Nerea Sasiain elgoibartarra izan zen onena, Katerin Artola (Oiartzun) eta Idoia Narbaiza (Legazpia) dantzarien aurretik. Amaia Astigarraga elgoibartarrak bostgarren postua lortu zen eta hamargarren postua Miriam Ferreirok.
Gaztetxoen saioaren ostean B saileko neskak irten ziren oholtzara berriz, baina aurreko egunean lehiatu ez ziren dantzariak. Horien artean, Lezoko Janire Fernandez izan zen puntu gehien eskuratu zituena. Parte hartu zuten hiru dantzari elgoibartarrak lehen hamarren artean sailkatu ziren: Andrea Arregi (4. postua), Miren Astigarraga (7. postua) eta Leire Astigarraga (9. postua).