Bi jarduera desberdin aurreikusi dituzte udal arduradunek inguru honetan. Batetik, Lorituaneko aldapan, “zoru ez labainkorra, espaloi zabalagoa, barandak eta eskailera egoki batzuk jarriko dira”.
•Autoen joan-etorria kontrolatzeko kamera bat
•Kale erdia osoa beharrean
Bestalde, Udalak Pedro Migel Urruzuno kale osoa berriz urbanizatzeko asmoa bazuen ere, Lorituaneko aldapatik Banco Guipuzcoanoraino doan tartean bakarrik egingo dituzte azkenean berritze lanak; izan ere, Anbulatorio parean suak kiskali zuen orubean etxeak eraikitzeko egiten ari diren lanen ondorioz, “ezinezkoa da kale guztian obrak egitea”.
Nolanahi ere, aurreikusitako jardueraren baitan, zabaldu egingo da Ego-Toki elkartearen ondotik doan espaloia, espaloiak eta galtzadaren zorua “sestra berean” jarriko dira, kalean dauden sei aparkalekuak kendu eta espaloian dauden zuhaitzak galtzadarantz eramango dira.
Bukatzeko lurrazpiko edukiontziak dauden lekuan utziko dira. Horiek horrela, konponketa lanak amaitutakoan, kalearen itxura “Santa Ana kalekoaren antzekoa” izango dela jakinarazi dute Hirigintzako arduradunek.

Lotura duten albisteak:
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- Aurtengoa baino %6,4 txikiagoa den aurrekontua 2012rako (2011-12-20)
- 2008an baino %1,5 txikiagoa izango da aurten Udalaren aurrekontua (2009-01-08)
- Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak (2008-02-01)
- Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak (2007-02-08)