Igoera Faseko txartela eskuratzeko azken jardunaldira arte borrokan jarraitu behar izan du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak. Sailkapena ziurtatzeko Egia taldeari irabazi behar zioten Donostian edo Romo taldearen porrotaren edo berdinketaren zain egon, bestela. Azkenean, emozioz beteriko partiduan, 29 eta 31 irabazi zuten elgoibartarrek Donostian, eta, Romok ere bere partidua irabazi zuen arren, sailkapeneko bigarren postuan amaitu du Alkortak liga erregularra, 40 punturekin. Honenbestez, Ford Mugarri Arrasate talde txapeldunarekin batera, igoera fasea jokatzeko sailkatu dira elgoibartarrak. Donostiaraino joan ziren Sanloko jarraitzaileek eta jokalariek partidu amaieran zuten poza ikus dezakezue Sanlokoek helarazitako ondorengo bideoan:
{youtube}Nw_CbNaxCgQ&feature=youtu.be{/youtube}
Sanloko bi talde nagusiek denboraldi aparta egiten dihardute, eta biek ala biek izango dute mailaz igotzeko aukera. Tecnifuelle emakumezkoen eskubaloi taldeak, Euskal Ligako txapelketa irabazi ostean, hil honetan jokatuko ditu Zilarrezko Ohorezko Dibisiora igotzeko kanporaketak. Ez dira bakarrak izango, IMH Sanlo, kadete nesken taldeak, ere Euskadiko Txapelketaren finala jokatuko baitu apirilaren 20tik 22ra, Barakaldon.
•Laugarren postua Laukorentzat
Lauko Sanlo jubenil mailako nesken taldeak Euskadiko Txapelketako azken fasea jokatu du, joan den asteburuan, Ermuan. Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan sailkatu diren taldeek jokatu dute azken fasea. Lauko Elgoibar taldearekin batera, Aiala Zarautz, Athletico Basauri eta Ermuko Errotabarri taldeek, hain zuzen ere. Etxeko taldeak, Errotabarrik, irabazi du txapelketa eta Lauko laugarren postuan sailkatu da, partida bat berdindu eta bi galdu ostean. Laugarren geratu arren, aipagarria da Lauko taldeko jokalari bat, Ainhitze Etxeberria, aukeratu zutela azken faseko onena. Honakoa ez da, gainera, lortzen duen era honetako estreinako errekonozimendua.

•Sanloko bost jokalari Gipuzkoako selekzioarekin
Gipuzkoako eskubaloi selekzioak Sanloko bost jokalari deitu ditu, datorren asteburuan, Hondarribian jokatuko den infantil mailako txapelketa batean parte hartzeko. Neskei dagokionez, Nagore Rodriguez eta Uxue Mancisidor deitu ditu hautatzaileak (ikus deialdia); eta, bestalde, mutilen Gipuzkoako selekzioan aritzeko Alejandro Beraza, Eneko Barruetabeña eta Imanol Albizu deitu dituzte (ikus deialdia)