Sasoi betean hasi du denboraldia Imanol Alvarezek, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari taldeko kideak. Iaz, alebin mailan ari zenean, denboraldi aparta egin zuen elgoibartarrak, eta, besteak beste, Eskoriatzako eta Arrasateko txirrindularitza sariak irabazi zituen. Aurten, hamahiru urte bete ostean, infantil mailan dihardu, eta, bistan denez, ezin hobeto moldatu da ibilbide luzeagoetara. Denboraldiko estreinako proban, Oñatin, 70 bat txirrindulari gaztetxo lehiatu ziren eta bigarren postuan ailegatu zen helmugara.
Denboraldiko bigarren proba Eskoriatzako Txirrindularuitza Saria izango da, apirilaren 14an. Iaz alebinetan lortutako garaipena errepikatzen saiatuko da bertan Imanol Alvarez.
•Euskal Herriko Itzulia Elgoibartik
Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, Gasteizen hasi eta Arrateko gainean amaituko da gaur (apirilak 4 ). Eta, Itzuliko etapa nagusiko azken txanpan Elgoibartik ere igaroko dira txirrindulariak. Antolakuntzakoen aurreikuspenen arabera 16:33ak aldera ailegatuko dira txirrindulariak Etxabarri aldetik San Migel gainera. Handik Elgoibarrera jaitsiko dira gero Maltzagarantz joateko (ikus 3. Etaparen perfila eta ordutegia)
Etapa guztia Zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en, 15:15etik aurrera.

*Argazkia: goiena.net