Orain arteko lanetan Euskal Herriko fauna erakutsi digute Euskalnaturakoek euren argazkien bidez, oraingoan, ordea, animaliek naturarekin dituzten elkarrekintzak azaltzen dituzte argazkilarien lanek. Eurek azaldu moduan, erakusketaren helburua ez baita soilik Euskal Herriko biodibertsitatea azaltzea, dibertsitate hori osatzen duten bizidunen arteko erlazioak azaltzea baizik.
Bederatzi argazkilariren lanek osatzen dute erakusketa, eta tartean, Antton Alberdi elgoibartarraren lanak ere izango dira ikusgai.
Astelehenetik zapatura bitartean, 18:30etik 20:30era egongo da zabalik erakusketa.