Eguraldi hotz eta bisutsak ez zituen Mendaroko Mendi Lasterketan izena emandako korrikalariak kikildu, eta guztira, 113 lasterkari abiatu ziren, domekan (apirilak 15) Herriko plazatik, iazko edizioan baino 60 gehiago; horietatik 111 helmugaratu ziren. 24 kilometroko ibilbidea eta 1.350 metroko desnibela gainditu behar zuten. Gainera, azken egunotako euriak are gehiago zaildu zuen korrikalarien eginbeharrekoa, leku batzuetan lokatz handia pilatu zelako. Hala ere, fin aritu ziren lasterkariak.
•Errekorrak gizonezkoetan eta emakumezkoetan
Gizonezkoetan, Imanol Goñi iruñearra nagusitu zen, eta errekorra ezarri du gainera, 1:53:48ko denborarekin. Manuel Merillas Valsecoko (Leon, Espainia) 19 urteko sailkatu zen bigarren (1:56:01), eta Iñigo Lariz elgoibartarra izan zen hirugarrena (1:58:01).
Emakumezkoetan, berriz, Maite Maiora mendaroarra izan zen azkarrena, eta honek ere errekorra ezarri zuen, 2:20:41eko denborarekin iaz lortu zuen marka ondu baitzuen. Maioraren atzetik, Montserrat Vazquez (2:30:50) eta Sonia Regueiro (2:41:02) sailkatu ziren. Gizonezko beteranoetan, berriz, Luis Mari Otegi billabonarrak jaso zuen saria, eta emakumezkoetan, eman gabe gelditu zen, ez zelako 43 urtez gorako emakumerik aurkeztu. Herrikoen artean, azkenik, Gotzon Zulaika gaztea nagusitu zen.

Edu Uribe elgoibartarraren blogean irakur dezakezue lasterketaren kronika. Mendi lasterkariek izango duten hurrengo erronkaren berri ere ematen du Uribek, Eibarko Galdaramiñoko mendi lasterketa, hain zuzen ere.
- Mendaroko Txirrindulari elkartearen webgunean ikus dezakezue sailkapen osoa
•ARGAZKIAK: (Picasako kontuan ikus ditzakezue argazki guztiak. Argazkilaria: Iosu Juaristi)