Dena prest Jose Gurrutxaga kroserako

elgoibarren.net 2012ko api. 17a, 14:53

 
Datorren domekan, apirilaren 22an, jokatuko da XIX. Jose Gurrutxaga Krosa Elgoibarko kaleetan. Elgoibar Ikastolaren 50.urteurrena dela-eta, 16 urtetik gorakoen lasterketa indartzea nahi dute antolatzaileek. Hori dela-eta, guraso, ikasle-ohi eta elgoibartar zein mendaroarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Nagusien izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da Kalegoen plazan (Plaza Handia).


 Jaiotako urtearen arabera, lau txandatan parte hartuko dute lasterkariek Jose Gurrutxaga krosean. 10:30ean hasiko dira txikienak, eta 12:00etan azken taldea. Gainera, multzo bakoitzeko partaideek ibilbide ezberdina egin beharko dute. Azken lasterketan guztiek elkarrekin antxitxika egingo duten arren, kontuan eduki behar da, 1996an, 1997an, 1998an eta 1999an jaiotakoek itzuli bakarra egingo dutela eta 1995. urtetik gorako guztiek, hau da, 17 urtetik gorakoek, berriz, hiru itzuli. (ikus hemen: lasterketen ibilbideak eta ordutegiak)
Sariak
 17 urtetik gorako partaideen artean sariak banatuko ditu Elgoibar Ikastolak. Lehen saria, Realak eta Racingek jokatuko duten partidurako bi sarreren zozketan parte hartzeko aukera izango da. Bigarren saria kirol poltsa baten zozketa izango da.
Ikus hemen azken urteetako krosak: