Euskadiko txapelketako finala jokatuko du Sanloko IMH taldeak Barakaldon

elgoibarren.net 2012ko api. 18a, 18:37

 
Kadete nesken Euskadiko Eskubaloi Txapelketaren finala jokatuko du IMH taldeak, datorren asteburuan, Barakaldon. Bestalde, Tecnifuelle senior emakumezkoen taldeak Elgoibarren jokatuko du igoera fasea, apirilaren 27tik 29ra bitartean.



1706638397171 Euskadiko txapelketako finala jokatuko du Sanloko IMH taldeak Barakaldon

Denboraldi honetako Euskadiko lau talderik onenak batuko dira, datorren asteburuan, Barakaldon jokatuko den kadete nesken Euskadiko Eskubaloi Txapelketan. Asmo bakarra izango dute guztiek, Euskadiko eskubaloi txapeldun izatea. Hautagaien artean izango da Sanloko IMH taldea. Elgoibartarrek Bide Onera Zuazo Barakaldo, Aiala Zarautz K.B eta Donostiako Bera Bera Egia taldeen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Zarauztarren aurka jokatuko dute, hian justu, estreinako partida, barixakuan, apirilaren 20an, 19:30etik aurrera Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. (Ikusi hemen partiden ordutegiak)

Igoera fasea zaleen aurrean jokatuko du Tecnifuellek
 Tecnifuelle senior emakumezkoen taldeak, bestalde, Euskal Ligako txapelketa irabazi ostean, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa jokatuko du, apirilaren 27tik 29ra, zaleen aurrean, Olaizaga kiroldegian, hain zuzen ere. Hortaz, emakumezkoen eskubaloiko dibisiorik gorenetik urrats batera dagoen Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko bidean, jokalari elgoibartarrek ez dute zaleen babes faltarik sumatuko. Ametsa egi bihurtzeko ahaleginean, baina, Kantabriako, Kataluniako eta Galiziako puntako eskubaloi taldeak hartu beharko dituzte mendean Tecnifuelleko jokalariek. (ikus hemen partiduen egitaraua).
 Elgoibarkoa Espainiako txapelketari dagokion kanporaketa izango da, baina Elgoibarkoa halako beste bost kanporaketa ere jokatuko dira, aldi berean, Espainiako beste hainbat hiritan: Iruñean, Molins de Rei (Bartzelona), Madrid, Ciudad Real eta Fuengirolan (Malaga), hain zuzen ere. Espainiar estatuko 24 talderik onenak lehiatuko dira igoera fasean eta tartean izango da Tecnifuelle. Elgoibarko kanporaketan txapeldun ateratzen den taldeak beste bost kanporaketetako irabazleen aurka neurtuko ditu indarrak azken kanporaketan, eta, azken kanporaketako irabazleak eramango du sari potoloa: Zilarrezko Ohorezko Mailara igoera.