Emaztearekin zoriontsu ez den gizona da Wilt. Ihesbide bat du, ordea: egunero, txakurra paseatu bitartean, emaztea hil eta gorpua desagerrarazteko hainbat modu asmatzen ditu. Denbora pasa “inuzente” horretan dabilela, ez dirudi bere bizitza asko aldatuko denik, emazteak Ipar Ameriketako bikote bat ezagutuko duen arte. Wiltarrak jai batera gonbidatuko dituzte, eta hala nola, panpina puzgarri bat agertuko da. Wilt ustekabean harrapatuko dute panpinarekin. Antzezlan entretenigarri eta bizi honetan elementu ezberdinak tartekatzen dira, tartean polizia ikerketa aldrebesa eta beste hainbat egoera surrealista.
Tom Sharpe komedia arloan bereziki literatura garaikidearen erreferente ezinbestekoa izan denaren obran dago oinarrituta antzezlan hau. Sharpek hamar milioi liburutik gora saldu ditu, eta bere obra hogeita bi hizkuntzatara itzuli izan da. Estreinako aldiz taularatuko dute Tom Sharperen lan bat, eta gainera, euskaraz.
- Ados teatroa konpainiaren antzezlana 20:30ean hasiko da, eta sarrerak bederatzi eurotan eskura ditzakezue Servikutxa kutxazainetan, www.kutxa.net webgunean edota 943 001 200 telefono zenbakira deituta. 90 minutuko antzezlana da.
- Ordutegi onena: Bestalde, helduentzat diren bi antzerkietan, bai ostiral honetakoan, eta bai maiatzaren 11koan, inkesta bat egingo da, jakiteko, ikuskizun horietara joaten den jendeak zein ordutegi nahiago duen. Data horietan Herriko Antzokira joaterik ez dutenek, inkesta hori Kultur Etxean bete ahal izango dute.
•‘Ahatetxo itsusia’ antzezlanaren estreinaldia
Galder Perezek zuzendutako Ahatetxo itsusia antzezlana estreinatuko du Glu-glu produkzioak taldeak domekan, hilaren 22an, Elgoibarko Herriko Antzokian. 55 minutuko obra da, euskaraz. Bere kumaldi bereko ahatetxoengandik ezberdina den ahate kume baten gorabeheren gainekoa da obra. Neba-arrebek baztertutako ahate txiki honek etxeko girotik ihesi biziko dituen abenturak kontatuko dituzte. Bidean, hainbat lagun egingo ditu ahatetxo itsusiak, eta horien bitartez, munduan kolore guztietako lagunentzako lekua dagoen mezua zabalduko dute.
- 16:30ean hasiko da obra, eta sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai Herriko Antzokiko txarteldegian. Haurrek hiru euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek 4,5 euro.