Udal Kirol Patronatua maiatzaren 6an hasiko da Mintxetako muskulazio gela domeketan ere irekitzen. Honakoa izango da ordutegi berria: astelehenetik barixakura, 10:00etatik 21:30eara. Zapatuan eta domekan, berriz, 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita. Azkenik, Patronatuko bazkideek muskulazio gelara sartzeko bazkide txartela aurkeztu behar dutela gogorarazi dute bertako arduradunek.
∞Lotura duten albisteak:
•Nagusientzako gimnasia aparatuak hondatuta
Mintxetako aparkalekuan nagusientzako gimnasia aparatuak daude, eta aste honetan horietako bi hondatu egin dituzte. 2010ean jarri zituzten makina horiek, eta adinekoen artean estimazio handia dutela esan du Ramon Mujika Patronatuko zuzendariak. Horrez gain, makina horiek umeentzako ez direla jartzen duen oharrari askok ez diotela kasurik egiten gaineratu du, eta ume askok jolasteko erabiltzen dituztela salatu du, gurasoen baimenarekin.