Auto bat irauli da Altzola parean

elgoibarren.net 2012ko api. 20a, 12:20

 
Automobil bat irauli egin da goizeko 10:40ean, N-634 errepidean, Altzola parean. Gidaria bere kabuz atera da ibilgailutik eta, itxura baten, zauri arinak besterik ez ditu.

 

  Mendaroko noranzkoan zihoan automobila bidetik atera eta irauli egin da Altzola auzorako sarreran dagoen bihurgune parean. Istripuaren lekuko zuzenenek esandakoaren arabera, hainbat itzulipurdi egin ditu airean iraulita geratu aurretik. Zorionez, bere erreian geratu da, eta, gutxigatik izan bada ere, ez du Mendarotik zetorren automobilaren aurka aurrez aurre jo.
*Argazkia: Haritz Ayala.
 
Lotura duten albisteak: