Saririk gabe geratu arren, Eneko Iturbe pozik geratu da Getxo Modan bizitako esperientziarekin

elgoibarren.net 2012ko api. 20a, 13:34

Getxo Moda diseinatzaile gazteentzako lehiaketaren finalerako sailkatu zen Eneko Iturbe diseinatzaileak atzo erakutsi zituen bere lanak diseinatzaile berriei eskainitako ibiltokian, Getxoko San Joseren jauregian. Saririk irabazi ez duen arren, -Eider Capdepontek irabazi du lehiaketa- bere diseinuak ezagutzera emateko aukera ezin hobea izan du eta egindako lanaz “pozik eta harro” dagoela adierazi du. (elkarrizketa dauka)



 Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak antolatuta Getxo Moda erakusketaren 27. edizioa egin dute atzo eta etzi (apirilak 18 eta 19) Getxon. Aurten Francis Montesinos diseinatzaileari omenaldia egin diote (goiko argazkian Eneko Iturberekin).

1706638394075 Saririk gabe geratu arren, Eneko Iturbe pozik geratu da Getxo Modan bizitako esperient

Erakusketa honekin batera, 9. Diseinatzaile Berriak lehiaketa antolatu dute; diseinuko hamar ikaslek hartu dute parte eta epaimahaikideen iritziz, Eider Capdepontek aurkeztutako lanek merezi zuten lehen saria. Txapelketako saria "Getxo Galanta" beka da. Sari honi esker Alicia Rueda diseinatzailearekin sei hilabeteko prestakuntza jasotzeko aukera izango du, eta baita datorren urteko Getxo Moda erakusketan diseinatzaile modura parte hartzeko aukera ere.
  •  ELKARRIZKETA: Lehiaketa baino egun batzuk lehenago Eneko Iturberekin egoteko aukera izan zuen BARRENek. Aste honetako alean (821. zenbakia/PDF) irakur dezakezue modaren mundura ate joka dabilen gazte elgoibartarrari eginiko elkarrizketa. Bere arreba Aneren laguntzaz, diseinuetako batzuk erakutsi zizkigun Eneko Iturbek Idotorben. Ondorengo argazkietan ikus ditzakezue. 

1706638394150 Saririk gabe geratu arren, Eneko Iturbe pozik geratu da Getxo Modan bizitako esperient

1706638394253 Saririk gabe geratu arren, Eneko Iturbe pozik geratu da Getxo Modan bizitako esperient

1706638394320 Saririk gabe geratu arren, Eneko Iturbe pozik geratu da Getxo Modan bizitako esperient

1706638394393 Saririk gabe geratu arren, Eneko Iturbe pozik geratu da Getxo Modan bizitako esperient