600dik gora korrikalari batu ziren Jose Gurrutxaga krosean

elgoibarren.net 2012ko api. 23a, 17:12

 
Elgoibar Ikastolak Jose Gurrutxagaren omenez antolatzen duen krosean 607 korrikalarik hartu zuten parte atzo. (Argazkiak dauzka)

 


 Lasterketa 2005 eta 2004 urteetan jaiotako haurrekin hasi zen 10:30ean, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, Jose Gurrutxaga berak izan zuen lasterketen irteera emateko ardura. Eguerdira bitartean, 607 lagunek, iaz baino 40 gutxiagok, egin zuten saltaka herriko kaleetan. Irudi ederrak laga zituzten hamahiru lasterketetan aritu ziren adin guztietako neska-mutilek. Lagun giroko sprint bikainak ikusi ahal izab zituzten Plaza Handian batutakoek, baina atleta askok eskua emanda gurutzatu zutela helmuga marra nabarmendu behar da.
Zozketako sarituak
  Hamazazpi urtetik gorakoen lasterketan parte hartu zuten lagunen artean egin zuten zozketan, Mikel Oriveri egokitu zitzaion Realak eta Santanderreko Racing-ek jokatuko duten partidua ikusteko bi sarrerak, eta Jon Elizbururi, berriz, kirol poltsa bat. Datorren urtean krosaren XX. edizioa egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek, 2013ko apirilaren 21ean izango da.

ARGAZKIAK: (argazki guztiak Picasan)