Igor Aldalur eta Jose Luis Ibarzabal Eibarko eta Elgoibarko Bilduko ordezkariek Eibarren eman zuten prentsaurrekoan azaldu zituzten hondakinen inguruko datuak. Koalizioko ordezkarien esanetan, “Harridura eta lotsa” sentitu zuten Foru Aldunditik gure eskualdeko birziklatze-tasen inguruko datuak jaso zituztenean.”Debabarrena Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen eskualdea da. Eta bien bitartean, aurreko gobernukideak izan diren EAJ alderdikoek eta gaur egun agintean dauden PSEkoek, beste eskualde eta herri batzuetan egoerari buelta eman eta ongi bidean jartzeko hartzen diharduten erabakiak kritikatu besterik ez dute egiten".
•Milaka euroko galera
Mankomunitatetik jasotako datuak aipatuz, Elgoibarren sortutako hondakinen %75,67a zabortegira bota zela (Eibarren %78,44) salatu zuten Bilduko ordezkariek. “Milaka tona zabortegira botatzeak, ingurumenaren kontrako erasoa izateaz gain, milaka euro ere botatzea dakar. Elgoibartarrok milioi erdi euro eta eibartarrok milioi bat euro ordaindu behar ditugu gero hondakinak behar den moduan ez bereiztearren. Orain dela gutxi bosgarren edukiontzia jarri ziguten. Aukera zutenen artean %80ak ez du ekimenean parte hartzeko izenik eman, beraz birziklatze tasak gora egiteko aukera gutxi izango du. Mankomunitateari edukiontzi honen jarraipena egitea eskatzen diogu eta gizarteratu ditzala emandako emaitzak hilero. Ez dira emaitza horiek ezkutatu nahian ibiliko, ezta?".

•Europako birziklatze tasetara heltzea helburu
Gauzak bestela egiteko eta emaitza hobeak lortzeko modua badagoela uste dute Bilduko ordezkariek. “Gakoa etxean ongi bereiztean datza”. Mankomunitateari hondakinen inguruan irtenbideak bilatzeko behar den energia guztia jartzeko eskatuz amaitu zuten agerraldia. Helburua argia dela azaldu zuten,alegia, Europako birziklatze tasetara heltzea. Helburu hori lortzeko bidean, “Atez ateko sistema ez badute gustuko, jar dezatela beste bat baina emaitza berdinak ematen dituena. Denok ados bagaude zenbat eta gehiago birziklatu hobe dela gure ingurumenarentzat eta poltsikoentzat, egin dezagun indarra egoera aldatzeko”.