‘Askatasun haizea dabil’ hitzaldia Juan Joxe Petrikorenaren eskutik

elgoibarren.net 2012ko api. 24a, 12:35

 
Askatasun haizea dabil izenburupean, ezker abertzaleak azken urteetako mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du, gaur, 19:00etan, Musika Eskolako auditorioan. Juan Joxe Petrikorena “Petri” (ondoko argazkian) izango da hizlaria.



1706638382706 ‘Askatasun haizea dabil’ hitzaldia Juan Joxe Petrikorenaren eskutik

Besteak beste, Konponbide haizea dabil ezker abertzalearen azken adierazpenaren inguruko azalpenak emango ditu Petrikorenak hitzaldian eta tartean egon diren beste hainbat mugarri (Gernikako Akordioa, Aieteko adierazpena,…) ere izango ditu hizpide. Hitzaldi honetara gonbidatu nahi dituzte “gatazka politikoaren irtenbidean” interesa duten herritarrak.