Galiza Etxeak antolatuta, maiatzaren 4tik 6ra bitartean ospatuko dute
aurtengo Semana das letras galegas, eta jaiei hasiera emateko Ovidio
Campello PSE-EEko zinegotzi ohiari omenaldia egingo diote.
3 urte zituela etorri zen Ovidio Campello Elgoibarrera, baina hil zen arte Galiza Etxeari oso lotuta egon zen, eta bere azken urteetan elkarteko presidente kargua bete zuen. Hilaren 4an izango da omenaldia, 19:30ean Plaza Txikian. Era berean, PSE-EE alderdiak maiatzaren 5erako omenaldi instituzionala antolatu du, eta alderdiak Urasandin duen egoitzan izango da, 12:00etan.
Ovidio Campello iazko uztailaren 24an hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz, 61 urte zituela.