Filmak antzinako eran ikusteko aukera Gaztetxia Sol klabean ekimenean

elgoibarren.net 2012ko api. 26a, 10:50

Gaztetxua Sol Klabian egitasmoaren barruan, filmak antzinako eran ikusteko aukera izango da barixakuan (apirilak 27), Gaztetxean. Izan ere, Charles Chaplinen eta Buster Keatonen umorezko filmak botatzen dituzten bitartean zuzeneko musika jarriko die Iñar Sastrek. Gaur (apirilak 26), bestalde, Debekatua dago oroitzea dokumentala eskainiko dute, Gaztetxean baita ere, Argia emanaldien baitan.


 Zinema mutuko hiru filmi zuzeneko musika jarriko die Iñar Sastre musikariak Gaztetxia Sol klabean egitasmoaren bigarren ekitaldian. Charles Chaplinen The Champion, eta Buster Keatonen Paleface eta The Balloonatic umorezko filmei jarriko die musika, pianoarekin eta perkusioarekin lagunduta. 22:30ean hasiko da saioa eta 60 minutuko iraupena izango du.

Debekatua dago oroitzea dokumentala
 Debekatua dago oroitzea dokumentala eskainiko du gaur (apirilak 26) Gazte Asanbladak, Argia emanaldien barruan. 21:30ean hasiko da emanaldia Gaztetxean.
 1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea.

Futbolin txapelketa martxan da
  Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatu duen Elgoibarko I. Futbolin Txapelketa abian da dagoeneko. Hamasei bikote ari dira parte hartzen eta partidak Gaztetxean eta Iratxo, Salento eta Lanbroa tabernetan jokatzen dituzte. Finala ekainaren 1ean jokatuko da Gaztetxean. Informazio osoagoa hemen.