Ego Ibarrak kaleratzen duen lehenengo epuba da Koldo Lizarralderen Ingenios hidráulicos en Eibar liburua. Ia 300 orri dituen liburua PDF formatuan ere badago, barruko esteka ugarirekin hornitua. Alegia, orain mende askotako kontuak gaur egun liburuak egiteko dagoen formaturik berrienean.
Liburuan, Eibarko azkeneko errotaria Ziriako Arana Berraondo Errotarixaren eta historian zehar herrian izan diren errota, ola, barrena eta zentral elektriko guztien berri ematen du Lizarraldek. Bestera esanda, aspaldi batean loraldi handia izan zuten lanbideak bistaratu ditu, eta kontu jakingarri asko azaleratu. Ondoko argazkian, eskuman, Eskaregi errotako Ciriaco Arana Berraondo, Errotarixa, Eibarko azkenengo errotaria. Aldamenean, Uztapide (Arrate, 1978). Argazkia: Plazaola.
Gauza bitxi asko daude liburuan; esate baterako 1733ko otsailaren 22an, abadeak, meza nagusian, eskaintza egiteko unean, herritarrek bertako errotarien kontra zituzten kexak salatu zitueneko hura, denek uler ziezaioten “en lengua vulgar vascongada” egin zuena. Orduan alkatea izaten zen ohiko epailea, baina Eguiguren alkateari herritar batek ere ez zionez salaketarik aurkeztu, horregatik jo zuten abadearengana: pulpitutik esandakoarekin nahikoa zuen-eta gauzak bere onera ekartzeko, eta herritarrei egin behar zutenaren berri emateko.

*Goiko marrazkia Yulen Zabaleta.