Elgoibarko familia-giroa euskaldundu eta transmisioan eragiteko programa berezia da Kiribilka. 2003. urtean jarri zuen abian egitasmoa Elgoibarko Izarrak, eta Kiribil da proiektuko maskota, marraskiloa. 2 eta 6 urteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako programa da, eta, batez ere, ostiral arratsaldetan gauzatzen da.