Elgoibarkoa Espainiako txapelketari dagokion kanporaketa da, baina Elgoibarkoa halako beste bost kanporaketa ere jokatzen dira, aldi berean, Espainiako beste hainbat hiritan: Iruñean, Molins de Rei (Bartzelona), Madrid, Ciudad Real eta Fuengirolan (Malaga), hain zuzen ere. Espainiar estatuko 24 talderik onenak lehiatzen ari dira igoera fasean. Elgoibarko kanporaketan txapeldun ateratzen den taldeak beste bost kanporaketetako irabazleen aurka neurtuko ditu indarrak azken kanporaketan, eta, azken kanporaketako irabazleak eramango du sari potoloa: Zilarrezko Ohorezko Mailara igoera.
Argazkiak: