Oraintxe bukatu da senior nesken igoera fasea. Galiziako Chapela taldearen kontra jokatu du Tecnifuellek azken partida, eta irabazi egin badu ere, laugarren postuan sailkatu dira elgoibartarrak. Barixakuan galdu egin zuten Granollers taldearen kontra (29-24) eta zapatuko partida ere galdu egin zuten elgoibartarrek. A.D. Sagardia taldeak 31-23 hartu zuen mendean Tecnifuelle. Hortaz, hauxe izan da kanporaketako sailkapena (emaitzak sanlo.net webgunean):
- 1. postua: BM GRANOLLERS, Catalunya
- 2. postua: A.D. SAGARDIA, Cantabria
- 3. postua: BM CHAPELA, Galiza
- 4. postua: TECNIFUELLE SANLO EKT, Euskadi
Atezain onenaren saria Granollers taldeko Lorena Ramirezek jaso du, eta golegilerik onena Sagardia taldeko Alma Garcia izan da.
Emozioz beteriko hiru egun izan dira Olaizaga kiroldegian, eta antolatzaileek hiru egunotan izan den kiroltasuna eta giro ona nabarmendu dituzte. Datorren asteburuan Alcorta senior mutilen txanda izango da.
•ARGAZKIAK (guztiak Picasan)