Estatu Batuetako preso politikoen gaineko hitzaldia eskainiko du Darrin Woodek

elgoibarren.net 2012ko mai. 2a, 14:07

 
Arnaldo Otegiren aldeko herri plataformak hitzaldia antolatu du gaurko (maiatzak 2). Darrin Wood kazetari estatubatuarra izango da hizlaria, eta Estatu Batueako preso politikoak izango ditu hizpide.





  Kultur Etxeko hitzaldi gelan emango du Darrin Wood (Massillion, Ohio, AEB, 1965) kazetariak "Presos politicos en EEE.UU." izeneko hitzaldia, 19:00etan hasita.
 Amerikako zein Europako hedabideekin egin du lan Woodek. Leonard Peltier kartzelaturiko ekintzaile indiarraren inguruko liburu bat eta Mumia Abu Jamal heriotzaren korridorean dagoen ekintzaile beltzaren inguruko beste bat idatzi ditu. Escuela de las Americas erakundearen inguruko ikerketa egin du, eta GAL ari da aztertzen azken urteotan. Project Censored saria eman zioten 1999an.
 Edu Lartzanguren kazetariak b blogerako Darrin Wood kazetariari egin dion eginiko elkarrizketan aurkituko duzue hitzaldian landuko dituen gaien inguruko zertzelada batzuek.
 Edu Lartzanguren kazetariak Darrin Woodi egin dion elkarrizketan aurkituko duzue hitzaldian landuko dituen gaien inguruko zenbait zertzelada. Igogailua blogean irakur dezakezue.