Helmugan ia bi minutuko aldea atera zion azpeitiarrak elgoibartarrari, baina egindako lanarekin oso pozik dagoela adierazi du Urgazi Triatloi taldeko kideak. Leire Etxezarreta izan zen helmugara ailegatu zen hirugarren emakumezkoa, Lendinezengandik 19 segundora.
•“Egurrezko domina” Lazkanorentzat
Duatloi denboraldi bikaina egiten ari da Iñigo Lazkano aurtengoan ere. Orain pare bat aste zazpigarren postua lortu zuen Arrigorriagako duatloian eta Azkoitikoan postu hura hobetzea lortu zuen domekan. Laugarren postuan sailkatu zen Lazkano, 1:33:02 denborarekin. Ander Agirre bergararra izan da azkarrena, 01:28:11 denborarekin. Guztira, 142 parte-hartzaile izan zituen Azkoitiko Duatloiak, tartean hiru elgoibartar eta mendaroar bat. Izan ere, Lendinez eta Lazkanoz ainera, Jose Antonio Ruiz eta Javi Fernandez elgoibartarrek ere hartu zuten parte proban.
- Informazio osoagoa eta argazki gehiago: urgazi.blogspot.com edo azkoitia.hitza.info.com
•Gizonezkoen sailkapena:
1. Ander Agirre (1:28:11)
2. Endika Garcia (1:28:20)
3. Beñat Arnaiz (1:28:45)
4. Iñigo Lazkano (1:33:02)
23. Jose Antonio Ruiz (1:37:03)
66. Javi Fernandez (1:42:39)
•Emakumezkoen sailkapena:
1. Nerea Etxeberria (1:48:47)
2. Ainhoa Lendinez (1:50:01)
3. Leire Etxezarreta (1:50:22)
1. Ander Agirre (1:28:11)
2. Endika Garcia (1:28:20)
3. Beñat Arnaiz (1:28:45)
4. Iñigo Lazkano (1:33:02)
23. Jose Antonio Ruiz (1:37:03)
66. Javi Fernandez (1:42:39)
•Emakumezkoen sailkapena:
1. Nerea Etxeberria (1:48:47)
2. Ainhoa Lendinez (1:50:01)
3. Leire Etxezarreta (1:50:22)
*Argazkiak: Urgazi eta Azkoitiko Hitza.