Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txpelketa azken txanpan sartzen ari da eta Donostian jokatutakoa Soinu Zahar Txapelketako azken jardunaldia izan zen. Inazio Bereziartua eskolako hiru kide k hartu zuten parte Donostiako saioan. Nere Sasiainek bigarren postua eskuratu zuen 7 eta 11 urte artekoen mailan eta bosgarren postuan sailkatu zen, maila berean, Amaia Astigarraga elgoibartarra. Elgoibarko dantzariekin batera entseatzen duen Ixone Juaristi debarrak, bestalde, 9. Postua eskuratu zuen B sailean, hau da, 11 eta 15 urtekoen artean.
Donostiako sailkapena:
A saila:
1.- Nora Fraile (Lezo)
2.- Nere Sasiain (Elgoibar)
3.- Enara Arrieta (Lezo)
5.- Amaia Astigarraga (Elgoibar)
B saila:
1.- Maddi Otegi (Billabona)
2.- Nerea Videira (Oiartzun)
3.- Oihane Ayestaran (Billabona)
9.- Ixone Juaristi (Deba)
•Finalak Errenterian eta Legazpian
Finaletarako sailkatu diren dantzarien zerrenda ez dutela oraindik argitaratu azaldu dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko arduradunek, baina finalak jokatuko diren egunak eta tokiak zehaztuta daude dagoeneko. Hala, A eta B saileko mutilek, maiatzaren 19an, jokatuko dute Euskadiko Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketako finala, Errenterian. A eta B sailetan finalerako sailkatu diren neskek, berriz, maiatzaren 20an jokatuko dute Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpian.