Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txpelketa azken txanpan sartzen ari da eta Donostian jokatutakoa Soinu Zahar Txapelketako azken jardunaldia izan zen. Inazio Bereziartua eskolako hiru kidek hartu zuten parte, eta horien artetik Nere Sasiainek eskuratu zuen bigarren postua 7 eta 11 urte artekoen mailan. Amaia Astigarraga eta bosgarren postuan sailkatu zen maila berean. Elgoibarko dantzariekin batera entseatzen duen Ixone Juaristi debarrak, bestalde, bederatzigarren egin zuen B sailean, hau da, 11 eta 15 urtekoen artean.
*Donostiako sailkapena:
A saila:
1.- Nora Fraile (Lezo)
2.- Nere Sasiain (Elgoibar)
3.- Enara Arrieta (Lezo)
5.- Amaia Astigarraga (Elgoibar)
B saila:
1.- Maddi Otegi (Billabona)
2.- Nerea Videira (Oiartzun)
3.- Oihane Ayestaran (Billabona)
9.- Ixone Juaristi (Deba)
•Finalak Errenterian eta Legazpian
Haritz Euskal Dantzari Taldeko arduradunek azaldu dutenez, antolatzaileek oraindik ez dute finaletarako sailkatu diren dantzarien zerrendarik argitaratu, "baina badakigu Elgoibarko Musika eta Dantza Eskola ordezkaririk ez dela faltako zerrenda horretan".
Finalak jokatuko diren egunak eta tokiak zehaztuta daude dagoeneko. Hala, A eta B saileko mutilek maiatzaren 19an jokatuko dute Euskadiko Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketako finala, Errenterian. A eta B sailetan finalerako sailkatu diren neskek, berriz, maiatzaren 20an jokatuko dute Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpian.
∞Lotura duten albisteak: