Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia, gaur, musika eskolan

elgoibarren.net 2012ko mai. 3a, 13:05

 
Katxalinek, bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, hitzaldia antolatu du gaurko (maiatzak 3). 18:00etan hasiko da hitzaldia, Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan.



 Arrate Plazaola Donostiako Onkologikoko doktorea izango da hizlaria, eta bularreko minbizia garaiz antzematearen garrantziaz, zerk sortzen duen, dauden tratamenduak eta beste hainbat konturen gainean egingo du berba. Katxalin Elkartea Osakidetzarekin elkarlanean ari da “Bularreko minbizia goiz detektatzeko programan” Gipuzkoako hainbat udaletan 50 eta 69 urte arteko emakumeentzako hitzaldi informatiboak eskainiz.