Alcortak gaur jokatuko du igoera faseko lehen partida La Garrigaren aurka

elgoibarren.net 2012ko mai. 4a, 13:43

 
Gaur (maiatzak 4) hasiko da, Olaizaga kiroldegian, Lehenengo Nazional mailarako igoera fasea. 18:15ean Nafarroako txapeldunak (SD Oberena) eta Errioxako txapeldunak (BM Logroñes) neurtuko dituzte indarrak. Eguneko bigarren partidan Kataluniako H. La Garriga taldearen aurka jokatuko du Alcorta Forging Group Elgoibarko taldeak.


1706638362026 Alcortak gaur jokatuko du igoera faseko lehen partida La Garrigaren aurka

Zapatuan BM Logroño taldearen aurka jokatuko du Alcortak, 19:15ean, eta domekan, Nafarroako txapeldunen aurka jokatuko dute igoera fasea itxiko duen azken partida, 12:00etan.
  Bueu (Pontevedra), Gijon (Asturias), Leganes (Madrid), La Cañada (Almeria) eta Melillan ere jokatuko dira igoera faseak asteburu honetan. Sektore bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du Estatuko Lehenengo Nazional mailara igoera. Era berean, bigarren postuan sailkatutako taldeek ere igoera lortzeko beste aukera bat izango dute. Elkarren aurka jokatu ostean, bi talderik onenek lortuko dute-eta igoera kasu horretan.