Badirudi Olaizaga kiroldegian jokatzeak zortea eman diela talde kataluniarrei. Joan zen astean Granollers taldeak irabazi zuen emakumezkoen igoera fasea eta asteburu honetan H. La Garriga taldea izan da jaun eta jabe. Jokatutako hiru partidak irabazi dituzte kataluniarrek eta merezimendu osoz lortu dute Lehenengo Nazional mailan jokatzeko txartela. Gaur goizean jokatu duten partidan 22 eta 20 hartu dute mendean BM Logroño taldea.
Azken jardunaldiko bigarren partidan, hortaz, bigarren postua zegoen jokoan. Alcortak ez du oso ondo hasi lehia, eta lehen zatian ez dute euren ohiko mailarik eman. Bigarren zatian, baina, partidari neurria hartu eta 23 eta 18 irabazi diote azkenean Oberena taldeari. Garaipen honi esker, bizirik dirau igoeraren ametsak, gainerako igoera faseetan -sei guztira- bigarren postuan sailkatu diren taldeek igoera lortzeko beste aukera bat izango baitute, eta bi talderik onenek lortuko dute igoera. Ziurrenik hamabost egun barru jokatuko dituzte partida horiek.
•Atezain eta goleatzaile onenak etxekoak
Igoera faseko atezainik onenaren saria Gojko Vučinić Alcortako atezainak jaso du. Goleatzaile onenaren saria, berriz, bi jokalarik partekatu dute: Arturo Martínezek (BM Logroño) eta Andoni Armendia (Alcorta Forging Group) elgoibartarrak, hain zuen ere.