Alcortako jokalariek, hortaz, maila igoera lortzeko beste aukera bat izango dute, eta zaleen aurrean, oraingoan ere (ikus igoera faseko argazkiak). Estatu espainiarrean jokatu diren sei igoera faseetako bigarren sailkatuek hartuko dute parte kanporaketa berri honetan. Hiru taldeko bi multzotan banatuta; Elchen (Alacant) eta Elgoibarren jokatuko dira partiduok eta multzo bakoitzeko talderik onenek lortuko dute igoera.
Catedra 70 taldeak uko egin dio fasea jokatzeari
Espainiako Eskubaloi Federazioak bigarren sailkatutako taldeen artean zozketa egin eta partiduak non jokatuko ziren argitaratu ostean, Catedra 70 taldeak uko egin dio Elgoibarren jokatuko den igoera fase berrian parte hartzeari. Gaztela Mantxako taldeak, besteak beste, arrazoi ekonomikoak argudiatu ditu bere webgunean argitaratu duten idatzian. Aurreko fasea Melillan jokatzea egokitu zitzaiela azaldu dute eta orain, berriz ere 600dik gora kilometroko bidaia bat egiteko aurrekonturik ez dutela azaldu dute.
Bestalde, Elchen (Alacant) jokatuko den fasean, Ford Mugarri Arrasateko taldeak, BM Elchek eta BM Valladolid taldeek jokatuko dute.
Azkenik, honako hauek dira joan den asteburuan maila igoera lortu zuten sei taldeak: H. La Garriga (Elgoibarren jokatutako fasean), Bueu At., RGC Covadonga, Univ. La Laguna, La Cañada eta BM Torrevieja.