Espainiako Epaitegi Gorenak murriztu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziko bost auzipetuei jarri zizkien zigorrak. Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi hamarretik sei urte eta erdira jaitsi die zigorra, eta Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezi, zortzitik seira. Absoluzioaren aldeko bi boto partikular egon dira, horietako bat ponentzia utzi zuen epailearena.
•ETAko kide, ez buruzagi
Auzitegi Nazionalak erakunde armatuko zuzendaritzako kidetzat jo zituen Arnaldo Otegi eta Rafa Diez. Gorenaren epaiak, berriz, ez zirela zuzendaritzako kide dio, baina bai erakunde armatuko kide. Hori izan da espetxe zigorra murrizteko arrazoia