Dena prest Elgoibarko Octoberfest txikirako

elgoibarren.net 2012ko mai. 9a, 14:19

 
Orain hiru urte hasitako ohiturarekin jarraituz, Garagardo feria antolatu du Elgoibarko Danborrada Atabal Elkarteak, hirugarrengoz. Bihar (maiatzak 10) zabalduko ditu ateak Madalan jarri duten karpak. 18:30ean inauguratuko dute feria agintariek. Berrikuntzekin dator gainera aurtengo feria.


aurten oilaskoa ere eskainiko dute, ohiko saltxitxa eta txerri ukondoekin batera

 
Trinitateetako Danborradaren Batzordeak III. Garagardo Feria antolatu du, nagusien danborradarako dirua batzeko asmoz. Eguen honetan zabalduko dute Madalako parkean jarri duten karpa, eta hilaren 13ra arte sei garagardo mota desberdin dastatzeko aukera eskainiko dute. Edanaz gain, jatekorik ere ez da faltako, eta aurten oilaskoa ere eskainiko dute, ohiko saltxitxa eta txerri ukondoekin batera.

Koadrilen arteko lehia bitxia
 Jaia girotzeko, bestalde, koadrilen arteko lehiaketa bitxi bat prestatu dute: garagardoz beteriko bost pitxar esku banatan hartuta, eszenatokian egin beharko dute antxitxika bost minututan, eta buelta gehien ematen dituenak irabaziko du. Parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko ditu koadrila bakoitzak, eta jasotako diruaren erdia emango diote irabazleari. Aurreko urteetan bezala, Kirkil DJaren emanaldia izango da.
 
Lotura duten albisteak: