Barixakutik aurrera itxi egingo dute Pedro Migel Urruzuno kalea

elgoibarren.net 2012ko mai. 9a, 15:49

 
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, barixakutik (maiatzak 11) aurrera, Pedro Migel Urruzuno kalea zirkulaziorako itxita egongo da, astelehenetik barixakura, kalea berritzeko egiten ari diren lanak direla-eta.


  Astelehenetik barixakura itxita egongo da, hortaz, Pedro Miguel Urruzuno kalea, 8:00etatik 13:00etara, hain justu. Tarte horretan, gune historikotik sartuko dira ibilgailuak Aita Agirre plazara. Izan ere, ibilgailuek erdigunean ibiltzeko duten baimendutako ordutegia 11:00etatik 13:00etara luzatuko da.
 Arratsaldez, bestalde, tarteka itxiko dute kalea, hau da, errai bakarra egongo da trafikoari irekita eta semaforo batek arautuko du trafikoa.
 Aldi baterako neurriok barixaku honetan, maiatzaren 11n, jarriko dituzte abian.