Nerea Alustiza eibartarraren erronka nagusia Administrazio Publikoetarako euskararen erabileraren inguruko plan berria martxan ipintzea izango da, orain indarrean dagoena Ibarretxe lehendakari zela onartu baitzuten eta bederatzi hilabeteko tartean desagertuko baita.
Aurreko astean dimisioa aurkeztu zuen Patxi Martinez de Marigorta ordezkatuko du Alustizak, Blanca Urgell buru duen Kultura Sailean.
*Iturria: etakitto.com