{vimeo}24210459{/vimeo}Elgoibarko Itzuliak, umeentzako Itzulitxoak eta Finalista Egunak bat
egingo dute, bigarren urtez, Morkaikoren Egunean, zapatu honetan,
maiatzaren 12an. Iaz hasitako bidetik, egun hori mendizaletasunaren jaia
izatea gustatuko litzaiekeela adierazi dute Morkaiko mendi taldeko
kideek. Goian, iazko Morkaikoren Egunean jasotako irudi esanguratsuenekin osatutako bideoa.
Goizeko seiretan abiatuko dira Plaza Handitik Elgoibarko Itzuliko parte hartzaileak, eta hiru ordu beranduago, 9:00etan, irtengo dira gazteak (10:00etan Idotorbetik irteteko). Plaza Handitik Idotorbe-San Pedrora igoko dira mendizale gazteak, eta handik, Iruiturri eta Morkaiko pasatu ondoren, Aiastia-San Migelera iritsiko dira. Indarrak hartuko dituzte han, mokadutxoa janez, eta mendi itzuliko partaideei animoak eman, bide batez.
Informazio osoagoa Morkaikoren blogean edo webgunean aurkituko duzue.