Jende askoren lana eta eskuzabaltasunari esker antolatzen dira bihar
egingo duten Morkaikoren Eguna moduko ekintzak. Diogunaren lekuko da
protagonista dugun laukotea: Sabin Txurruka, Javier Etxeberria, Jaime
Martinez eta Valentin Txurruka. Elgoibarko Mendi Itzuliko anoa postuetan
izango dira bihar, parte hartzaileei salda, txorizoa eta Sabin Txurrukak dioen moduan, itzulia amaitzeko “kemen pixka bat” emateko prest.
Biharko egun handirako jan edana prestatzen zihardutela aurkitu ditugu
Karakate soziedadean.
Goiko bideoan ikus dezakezue Sabin Txurruka, Javier Etxeberria eta Valentin Txurrukarekin (ondoko argazkian) izan dugun solasaldia.