Olaia Garcia-Abad Pintor, Sarai Sanchez Sagasta eta Ainhize Uribesalgo Iruretak parte hartu zuten Elgoibartik, eta aurreneko biak, Olaia eta Sarai, hirugarren sailkatu ziren nor bere mailan. Ainhizek ez zuen horrenbesteko zorterik izan. Lehenengo aldia zen Egokran judo klubekoak Gipuzkoako txapelketan lehiatzen zirela.
Goiko argazkian, Egoitz Mora entrenatzailearekin ageri dira dominak irabazi zituzten bi judoka gazteak.