Olatu Talkaren indarrak Elgoibar ere busti zuen

elgoibarren.net 2012ko mai. 15a, 14:25

Barixakuan hasi eta domekan bukatu zen Olatu Talka, Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu dela ospatzeko ekitaldi erraldoia. Kulturak bere baitan izan ditzakeen adierazpide eta espresio mota gehienak elkartu zituen jaialdiak, Donostia ez ezik, Gipuzkoako hainbat herri ere zipriztindu zituen. Elgoibarren, esaterako, Dance&Smile hip hop dantza taldearen eskutik, gogor jo zuen Olatu Talkak. (bideoa eta argazkiak dauzka)




 Hiru urte dira kultura tsunamiak Donostia jotzen duela maiatzean; aurreko bietan, Donostia 2016 hautagaitza hauspotzeko izan zen. Oraingoan, lortutakoa ospatzera eta izendapena erabaki dutenei erakustaldia egitera etorri da Olatu Talka. Oraingoan, gainera, Donostiatik kanpo ere antolatu dituzte, estreinakoz, jarduerak. Elgoibarren, Dance&Smile hip hop dantza taldeari esker ailegatu ziren olatu aparrak Kalegoen plazaraino. Dantza taldeak Edurne zuri modernoa emanaldia eskaini zuen lehenik, eta ondoren 6 eta 10 urte bitarteko smile txikien saioak irribarre bat baino gehiago eragin zuen gainezka zegoen plazan. Dance&Smile taldearen saioak itxi zuen dantza emanaldia.
Ameikutz eskolakoak Donostian
 Mendaroko Ameikutz musika eskolako kideek ere hartu zuten parte Olatu Talka jaialdian. Gipuzkoa osoko musika eskoletako 800 ikaslek, Katalunia plazan, eman zuten kontzertuan hartu zuten parte mendaroko ordezkariek. 
Argazkiak:

1706638332209 Olatu Talkaren indarrak Elgoibar ere busti zuen

1706638332306 Olatu Talkaren indarrak Elgoibar ere busti zuen

1706638332411 Olatu Talkaren indarrak Elgoibar ere busti zuen

1706638332502 Olatu Talkaren indarrak Elgoibar ere busti zuen

1706638332596 Olatu Talkaren indarrak Elgoibar ere busti zuen