Jokalariek astea osoa urduri pasa dutela aitortu du Oihana Chico CD Elgoibarko emakumezkoen taldeko entrenatzaileak, eta berdegunera ere kirioak dantzan irten zirela gaineratu du. “Alferrikakoak izan ziren astean zehar egin genituen erlaxazio saioak. Jokalariek bazekiten galdu ezineko partidua zela eta baita Urolak gauzak oso zail jarriko zizkigula ere. Izan ere, Kopa txapelketan galdu dugun partida bakarra beraien aurka galdu genuen Zumarragan”.
Hala, tentsio handiko partida izateko osagai guztiak zituen Elgoibarrek eta Urolak elkarren aurka Mintxetan jokatu zuten partiduak, eta halakoxea izan zen, tentsio handikoa. Berdinketa lortzearekin nahikoa zutela jakin arren, minutuak pasa ahala urduritasuna handituz joan zen eta elgoibartarrek denboraldiko azken zatian erakutsi duten jokoa ez zen inondik inora ageri.
Bigarren zatiaren erdi aldera ailegatu zen kirio guztiak baretu zituen gola. Nagore Luechesek buruz jo zuen Jone Iriondok ateratako kornerra eta sare barrura bidali zuen baloia. Falta eta korner jaurtiketetan arrisku handia sortzen dutela nabarmendu du Oihana Chicok eta barixakuan bertan gola lortu zuten jokaldiaren antzerakoak entrenatzen jardun zutela gogora ekarri du. Golak Mintxetara ekarri zuen poza ez zen berehalakoan amaitu, ospakizunak goizaldera arte luzatu zirela aitortu baitu entrenazaileak.
•Bigarren itzuli borobila
Emakumezkoen talderik gabe egon ostean, berriz osatu zuten taldea aurtengo denboraldirako eta lehen hilabeteak gogorrak izan bazen ere, denboraldiaren bigarren zatia "borobila" izan da oso, Oihana Chicoren berbetan. “Dena zen berria denboraldi hasieran; jokalari batzuk estreinekoz ari ziren futbolean eta elkar ezagutzen eta bakoitzak egin behar zuena asmatzen ere nahikoa lan eduki genuen. Garrantzitsuena, baina, taldekideak elkarrekin oso ondo moldatu direla izan da eta taldearen oinarriak finkatu ostean, denboraldiaren bigarren zatia aparta izan da. Liga txapelketan lehen sailkatuen artean sailkatzeko aukerak izan genituen, baina, tamalez, beranduegi piztu ginen". Ligaren amaieran lortu zuten sasoi puntuari eutsi diote Kopa txapelketan eta titulua lortuz borobildu dute denboraldia.