Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan

elgoibarren.net 2012ko mai. 16a, 14:17

 
Domina uzta oparoa eskuratu dute Elgoibartik joandako ordezkariek EuskoSkills Lanbide Heziketako olinpiadetan. IMHko eta Mekako (ondoko argazkian) ikasleek urrezko bi domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi lortu zituzten orotara, Irunen jokatutako probetan.



 Lanbide Heziketaren olinpiadak dira Skillsak eta abian dira 2012ko EuskoSkills olinpiadak. Irungo Ficoba azoka-esparruan jokatu dira, azken egunotan, 19 espezialitateetako probak.
 IMHko zortzi ikaslek parte hartu zuten CNC fresatzeko makina, CNC tornua, eta CAD diseinu mekanikoa eta mekatronikako probetan. Horien artean, Iñaki Hernandezek urrezko domina eta Aritz Teleriak zilarrezkoa lortu zituzten CNC Torneaketa proban. Ismael Fernanezek, bestalde, brontzezko domina eskuratu zuen CAD Diseinu mekaniko proban.
 Mekako ikasleek ere hartu zuten parte EuskalSkillsetan, eta horiek ere, IMHkoek moduan, domina uzta oparoa eskuratu zuten. Ibilgailuen pintura izeneko proban nabarmendu ziren IEFPS Meka ikastetxeko ikasleak, Josu Etxeberriak urrezko domina eta Jon Janeirok zilarrezkoa lortu zituzten-eta. Era berean, Autoen teknologia izeneko proban brontzezko domina irabazi zuen Jon Casales automozioko ikasleak.
 Lortutako emaitzekin gustura eta harro daude ikastetxeetako arduradunak. Euren berbetan emaitzok gauza bat erakusten dute argi: Elgoibarko Lanbide Heziketak oso ondo prestatzen dituela ikasleak lan mundurako, ziklo ezberdinetako ikasleen trebetasuna neurtzeko tresna egokia dira-eta EuskoSkills lehiaketak. Irabazleak SpainSkills proba jokatzeko sailkatu dira.
  Bestalde, gogora ekarri behar da Larraitz Uranga IMHko ikasleak Lanbide Heziketako Olinpiaden finalean, WorldSkills 2011 delakoetan, parte hartu zuela, iaz, EuskoSkills eta SpainSkills probak irabazi eta gero.

1706638330176 Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan

1706638330274 Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan

1706638330385 Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan

1706638330466 Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan

1706638330544 Bi urrezko domina eskuratu dituzte IMH eta Mekako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan