Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

elgoibarren.net 2012ko mai. 16a, 15:11

 
Alemaniar itxura hartu zuen Madalako parkeak joan zen asteburuan, eta hiru egunez zerbezaren bueltan batu ziren elgoibartarrak. Jaia amaitu ostean, balorazioa egiteko unea iritsi da, eta antolatzaileek esandakoaren arabera, "dena primeran irten da". (argazkiak dauzka)


  Atabal Danborrada Batzordeak antolatuta, hirugarren urtez egin zuten garagardo feria joan zen asteburuan. Ostiraletik domekara bitartean, sei garagardo mota dastatzeko aukera izan zuten elgoibartarrek, eta edanari laguntzeko, saltxitxak, txerri ukondoak eta oilaskoa jarri zituzten aukeran. Aurten ere "oso ondo" erantzun dute elgoibartarrek, eta Juan Carlos Arrieta Atabal elkarteko kidea pozik agertu da feriak izandako erantzunarekin. "Giro ezinhobea izan dugu asteburu osoan zehar, eta herritarrek oso ondo pasatu dute". Gainera, ez dela inolako haserrerik egon nabarmendu du. Balorazio ekonomikoa egiteko oraindik goiz den arren, iaz beste jende ibili dela uste du Arrietak.
•Argazkiak:

1706638329255 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

1706638329347 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

1706638329433 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

1706638329513 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

1706638329612 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

1706638329711 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak

1706638329761 Garagardo Feriak izan duen harrerarekin “oso gustura” agertu dira antolatzaileak