Gehituz egitasmoaren lehenengo jaian adin eta gustu guztietako herritarren tamainarako egitaraua prestatu dute, areto futbolean denek daukatelako lekua. Elgoibarko udalaren, elkarteen eta eragileen laguntzaz, musika eta kirola uztartu dituzte egitarauan, ez dute-eta inor kanpoan laga nahi, eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte areto futbolera. Jose Ramon Iriartek eskerrak eman dizkie egitaraua prestatzen lagundu dieten guztiei, eta parte hartuko duten guztiei, musutruk jardungo dutelako lanean. Era berean, Danborradaren batzordeko kideek emandako aholkuak oso garrantzitsuak izan direla nabarmendu du.
- Jaialdiko egitaraua ikusteko egin klik goiko taulan edo klikatu hemen