‘Gazta zati bat’ dokumentala aurkeztuko du Jon Maiak, gaur, Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2012ko mai. 17a, 09:49

 
Arnaldo Otegiren aldeko plataformak eta Ongarri zine-klubak antolatuta, Gazta zati bat filma emango dute gaur (maiatzak 17), Herriko Antzokian. Jon Maiak zuzendu du filma, eta bera etorriko da pelikula aurkeztera.

 

 Autodeterminazio eskubideen defentsa du ardatz filmak, eta Euskal Herria eta Eskozia dira eszenatoki nagusiak. Gazta munduaren metafora da, Idiazabal munduaren erdigunea eta Eskozia Euskal Herriaren ispilua. Halaxe definitu ditu kontzeptuok Jon Maiak. Gaztagatik famatua den herrialde batek gazta zati bat eskatuko du, erabakitzeko eskubidea, alegia.
  • 21:30ean hasiko da pelikula.
Dokumentalaren trailerra:
{vimeo}40230513{/vimeo}