Kultur Elkartea ziklo baten amaieran eta etapa berri baten hasieran dagoela azaldu zuen Imanol Larrañaga elkarteko dinamizatzaileak. Datorren urtean 50 urte beteko ditu Elgoibarko Izarrak, eta 2014tik aurrera elkarteak nola funtzionatuko duten erabaki beharko dute bazkideek datorren urtean.
Era berean, elkarteko Hedabide Sailaren etorkizunari buruzko informazioa eman zuen Ainhoa Andonegi Barreneko koordinatzaileak, eta hark esandakoaren arabera, herritik bailararako jauzia ematea aztertzen ari dira elkartean, Debabarreneko gainerako euskara elkarteekin batera.
Aisialdiari dagokionean ere, erabaki garrantzitsua hartu behar du elkarteak epe laburrean. Bost urtez kudeatu ditu elkarteak Gaztelekua eta Ludoteka, eta aurrera egin edo ez erabakitzeko unea iritsi da. Udalak lehiaketa publikora atera ditu ekipamenduak, eta jarri dituen baldintzak aztertzen ari dira elkarteko arduradunak, Naiara Martin Aisialdiko zuzendariak azaldu zuenaren arabera.
Argazkiak: