Aste Nagusiko kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren irekierarekin hasiko dira, bihar (maiatzak 18), Ludotekaren Aste Nagusiko ekitaldiak (17:00etan).
Ondoren, 17:45ean, pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko dute festen hasiera iragarriz. Buruhandiak eta zezenzikletekin jarraituko du Txupinazo Egunak eta berbenarekin jarraitu.
•Aste Nagusiko egitaraua (*laranjaz dauden ekintzak herriko ume guztiei zuzenduta daude. Gainerako ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da Ludotekako bazkide izatea)
•TXUPINAZO EGUNA (maiatzak 18, barixakua)
•ARTISTA EGUNA (maiatzak 21, astelehena)
- 17:00 Aste Nagusiko kartel lehiaketaren erakusketa.
- 17:30 Kartel lehiaketaren sari banaketa
- 17:45 Pregoia eta txupinazoa. Ondoren Buruhandiak eta zezenziketak dultzaineroek girotuta.
- 19:00-20:00 Berbena
•ARTISTA EGUNA (maiatzak 21, astelehena)
- 17:00etatik aurrera eskulanak Kalegoen Plazan,bertan dauden HH5-LH6 bitarteko haurrentzat. Aupergia margotu, giltzatakoak, txapak eta murala (Eguraldi txarra eginez gero Maalako karpan izango da)
- 17:30etatik aurrera Pintxo hotzen lehiaketa (haurrentzat)
- 18:45etan Postre lehiaketa (gurasoentzat). Etxean eginiko postre bat eraman daiteke.
- Ondoren, Sari banaketa
- 17:00etatik aurrera Buruhandiak,zezenzikletak,merendola eta karaokea
- 17:30etan “Arkakusoehn zirkoa" ikuskizuna Herriko Antzokian (malabareak, akrobaziak, magia…) *Ludotekako bazkideentzat doan, gainerako herritarrentzat euro bat ordainduta.
- 17:00etan: Herri kirolak (haurrentzat). Sariak egongo dira.
- 18:00etan Futbolin txapelketa. Bi kategoria: 1. umeentzat; 2. guraso/seme-alabek osatutako bikoteentzat. Sariak irabazleentzat.
- 19:00etan luntxa parte hartu dutenentzat.
- 9:00etatik 19:00etara Karrantzara irteera. Goizean Karpin Abentura parkea ezagutuko dute eta arratsaldean Pozalaguako kobak bisitatuko dituzte.