EuskalNatura.net webgunea "modernoagoa, erabilterrezagoa eta partehartzailegoa" egin dute

elgoibarren.net 2012ko mai. 18a, 14:08

 
Albisteak, erreportajeak, espezieen eta naturguneen informazio-fitxak, argazkiak, eta esteka eta liburu interesgarriak topa ditzakegu natura eta natur zientzien gaineko webgune berrituan. Antton Alberdi da webgunearen arduraduna, baina beste hiru elgoibartarrek ere parte hartzen dute: Eñaut izagirrek, Ander Izagirrek eta Haritz Arrietak.



 Antton Alberdi da euskalNatura.net webgunearen sortzailea eta arduraduna, Eñaut Izagirre, berriz, webguneko administraria eta blogaria ere bada, Ander Izagirre bezalatsu. Azkenik, Haritz Arrieta kolaboratzaile moduan aritzen da.
 Webgune “modernoagoa, erabilterrazagoa eta partehartzaileagoa” egin dutela azaldu dute arduradunek eta lau blog dituela azaldu dute, horietatik hiru elgoibartarrenak.
Blogak
EuskalNatura berrian 4 blog daude, horietatik hiru elgoibartarrenak:
  • Mendiminez – Eñaut Izagirre: geografia eta geologia hizpide.
  • Naturzalia – Ander Izagirre: natura eta biodibertsitatea hizpide, anfibioak eta narrastiak protagonista.
  • Objektibotik – Antton Alberdi: natura-argazkilaritza hizpide.
EuskalNatura eta Udako Euskal Unibertsitatea
EuskalNaturako lantaldeak hartu du Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak sailaren ardura. EuskalNatura.net UEU Natur Zientziak Sailaren webgunea ere bada orain. Helburua Euskal Herrian naturari eta natur zientziei buruzko ezagutza zabaltzea eta parte-hartzea sustatzea  da.